code formating

Sunday, November 8, 2009

Behobia-Donostia 2009

Autobusak 9:40 inguruan utzi gaitu Behobia herrian. Milaka korrikalari, hotza galanta eta giro bustia. "Prestaketa kaxkarra ein dot aurten be ba", nire buruari eta halan da guzti be, erlojua aurrera. Tik-tak, tik-tak, 10ak eta nire lagun Mikelentzat, motxila kamioira sartzeko ordua. Eguraldia aldakor dabil, baina euririk ez momentu honetan.

Mikelen marka urrin dago nire helburuetatik. Egia esan aurten, bigarren aldia izaterako, ez dekot argi zein helburu dekodan.

Prestaketak amaituta, berotuteko ordue da. Momentuz, biok batera gabiz eta horrek, aurretik dekoguzen 20 kilometroetan ez pentsetan laguntzen deust.

Halako batean, goizeko 10:45 ailegatu dire eta Mikelentzat bere lekura joateko ordua. Bostekoa emon, animoak elkar trukatu eta bakarrik geratu naz berotzen. Nire irteera 11:17.

Goizeko 11ak eta Lehenengo irteera ofiziala. "Hor joango zan Mikel" neure burueri. Berotzen nabil nire irteera gunearen ondoan eta halango batean zaparrada ikeragarrie! Danok busti bustita. Animoak bajatzen dabizela sentitzen dot. Nire eskoitik zuriz jantzitako mutil bat aterkin baten azpien. "Sartu zu be hona", berak. "Eskerrik asko", nik. "Hau eguraldia!", nik. "Ze kristo eiten dogu hemen?", berak. Eta ni azken esaldi horreri bueltak emoten. "Cielo azul!" frantzez neska batek eta nik "ai gixajea". Animoak lurretik ezin altxatu eta halango batean jendea "ohe, oheoheohe" kantetan. Horrek animatzen gaitu eta irteerara.

11:17, ein barri dodan lagun Markinarragaz animoak alkar trukatu eta aurrera. Jendetza piloa kaleetan, manifa bat emoten dau. Hasiak gara galapan eta ezin gustoko erritmorik hartu, halan da be, euria leundu da behintzet. Irun herria paseu eta sentsazio onak igarten doaz, apur bet sakatukotzat ia zelan erantzuten dabien hankak.

Gaintxurizketa ez dot txarto pasatu eta beherantzako bidean. Lehengo urteko marka hobetuko dodalakoan nago baina ondino asko falta da. Holango galapaldietan, badagoz momentu batzuk, bide zati luze bat ikusten dozula aurrean. Holangoetan, burua makurtu eta hutsean pentsatzen pasatzen dot nik denbora. Lezora ailegatzen gabizela halango momento batean murgilduta nago. Bapatean, 15 bat metro aurrerago altu entzuten da "... BAJO LA LLUVIA HEMOS PASADO GAINTXURIZKETA Y LEZO, EL VIENTO NOS MUEVE HACIA LOS LADOS, EL GRANIZO CAE CON GANAS, PERO EL OBJETIBO ES UNO PARA TODOS, DONOSTIA Y YA SE ENCUENTRA MAS CERCA". Tipo bi, bata irrati baten antzeko aparatu bat lepotik eskegita eta bestea mikrofonoagaz korrika!! Hori bai meritoa. Jendeak animoak emoten dautsiez eta ni be animatu naz. Pasaiaraino irribarrea ahoan.

Pasaia, zuk dekozu paisaia. Ezta ikusi zaituten lehenengo aldie baina ikusten dotzutan bakoitzean luzatu eiten zara. Portu bat baino ez da, aldatsik ez dau, baina morala jan eiten doste. Trintxerpera ailegetan nazenerako, dana alde batera itxi eta ohinez segitako gogoak sartu jataz. Urrun gerantzen dire, Lezoko komentarista haren hitzek. Hemen hitzek ez, hankak emoten deurie min.

Baia barriro be, atzo Maialenek Bergarako agurrean botatako bertso bukaeraren egia etorri da bidera. "honek eluke mereziko zuekaitik ez balitz" (gutxi gora behera). Eta han egoazan Mirakruz magalean, jendetza piloak danori animoak emoten. "Aupa Asier!!" entzun dot eskoitik. Dortsalean irakurriko eban. Ezkerreko aldetik ordea, trikitixa, ikusi mendizaleak, kantuari doinua jartzen. Momentu hori da, aurreko 16 kilometroak eta aurretik datozen 4reri, sentsua ipintzen deutsona. Oilo-ipurdiz hasi naz Mirakruzeko infernua igoten. Baia jada ezerk ez dau ardura. Beste urte batez, ez dot aurrekoa gainditu baia bueltatuko naz gustora.

2 comments:

  1. Gaztelaniazko hurrengo esamoldearen berri izango duzu: "más hace el que quiere que el que puede", ba egoera honetan guztiz aplikagarria dela uste dut.
    Aurten ere behar baino entrenamendu gutxiagorekin ekinean-ekin zure helburua lortu duzu.
    Zur eta lur utzi ninduzun proba bukatu zenuela esan zenidanean.
    Hori bai indarra eta balentria, benetan ZORIONAK eta aurrerantzean ere horrela izan dadila!

    ReplyDelete
  2. Hi, Great.. Tutorial is just awesome..It is really helpful for a newbie like me.. I am a regular follower of your blog. Really very informative post you shared here. Kindly keep blogging. If anyone wants to become a .Net developer learn from .Net Core Training in Chennai. or learn thru .Net Core Training in Chennai. Nowadays Dot Net has tons of job opportunities on various vertical industry.
    or Es6 Training in Chennai. Nowadays JavaScript has tons of job opportunities on various vertical industry.

    ReplyDelete

Programatically walk a CATIA tree in .NET

One of the most basic tasks when automating anything in CATIA, it's usually to walk the whole tree and apply some changes to objects in ...