Posts

Showing posts from December, 2013

2013 Txapelketa Nagusia estatistikoki

Image
Domekan bertso saio bikaina entzun eta ostean datozen komentario tipikoen artean, hor eskapatu zan bat. Nor izan ote da erregularrena?

Hori erantzuteko, lehenengo erregularra izatea zer dan definitu beharko genduke.

Nire aldetik, grafika pare bat erakutsi gurako neukesan. Lehenak, bertsolari bakoitzeko, bertsoaldien puntuaketak jartzen dauz bata bestearen gainean (hemen ez da kontutan hartzen arrastiko buruz burua):
Argi ikusten da, Mendiluze izan zala bertoaldi batean puntu gehien jaso ebazan bertsolaria. Nahiko argi ikusten da baita, Ametsen marra beltza goitik dabilela batez be lehenengo 6 bertsoaldietan eta Maialen segika. Aipagarria baita, goizeko kartzelakoan dagoen puntu abanikoa eta arratsaldean, gaia emanda, puntuen konbergentzia.

Baina nor ote zan bere buruarekiko erregularrena? Ba horretarako bariantza erabiltzea erabaki dot. Ez da erabili leiken neurri bakarra eta ez dakit egokia dan baina zeozertan oinarritu behar naz eta hau aukeratu dot.

Honen arabera argi dago Sustrai …